www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900009444

Kontsultagileak Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakunde batetik errenta mora jasoko duen zenbatekoaren % 100 gehitu ahal izango duen eta etorkizunean, kapital moduan jasotzen dituen zenbatekoak integratzean, % 60ko integrazio ehunekoa aplika dezakeen jakin nahi du.


  

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2025/12/31

Data 2020.02.18
Erantzuna

Zerga ondorioetarako, adierazi behar da BGAE batetik eratorritako errenta moduko jasotzeak ez duela beste BGAE batzuen kapital moduan eskuratu beharreko gainerako jasotzeetan eraginik, % 100 baino gutxiagoko integrazio ehunekoak aplikatzeko ondorioetarako.

Berariaz PFEZAren 15.1. artikuluan jasota dagoenaren arabera, zergadunek ez dute halabeharrez kobrantzako lehenengo ekitaldian kapital moduan jasotzen duten zenbatekoen % 60 ordaindu beharko, eta, hala, aukera izango dute integrazio ehuneko hori jasotzen duten zenbatekoetan aplikatzeko, kapital moduan baita ere, bigarren edo hurrengoko ekitaldietan, betiere aurretiaz hori egin ez baldin badute (2014ko urtarrilaren 1etik aurrera).

Auradiak

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 18. eta 19. artikuluak.

Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuaren 15. eta 16. artikuluak.

Loturak

2020/02/18 kontsulta

Informazio gehiago

Itzuli