www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900009263

58 urteko kontsultagileak ezintasun iraunkor osoagatiko pentsioa kobratzen du, eta errenta gisa erreskatatuko du bere titulartasuneko pentsio-plan batetik, eta, ondoren, ASBPk batzuen erreskatea. Errenta-aitorpena aurkeztu beharko zenuke? Nola ordaintzen duzu ASBPken erreskatea?


  
Erantzuna

Lan aktiboaren edo jarduera ekonomikoen etekinik ez badu, ezintasun iraunkorragatiko pentsioa zergapetzetik salbuetsita egongo da. Bestalde, pentsio-planaren erreskatetik eratorritako etekinak (errenta gisa jasotzen badira) %100ean txertatzen dira PFEZren zerga-oinarrian, lan-etekin gisa. Planaren erreskatearen ondoriozko etekin gordinak ez badira urteko 20.000€ baino handiagoak, ez da behartuta egongo aitortzera, pentsiotik datozen errenta salbuetsiak ez baitira zenbatzen.

Ondoren, Aurrezki Sistematikoko Banakako Plan bat erreskatatzen badu, errenta horiek jasotzea kapital higigarriaren errendimendua baita, ezarritako atalaseari (1.600€) jarraitu beharko zaio zergak ordaindu behar diren ala ez erabakitzeko.

Arauak

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 9., 15., 18., 19., 36. eta 102. artikuluak eta laugarren xedapen gehigarria.

Apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuaren 74. eta 75. artikuluak.

Loturak

KONTSULTA 2021/10/25

Itzuli