www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900009246

2015ean baterako aitorpena aurkeztu zuten, eta horren emaitza orain ezkontidearen titulartasunekoa den banku-kontu batean itzuli behar da. 2018an, amatasunagatiko prestazioak salbuetsita zeuden, eta 2019an, 2015eko errenta zuzentzeko eskatu zuten. Une honetan dibortzio-izapideak egiten ari dira, eta ezkontideak aitorpen indibiduala aurkeztu nahi du. Aukera alda daiteke? Nori dagokio itzultzea?


  
Erantzuna

Planteatutako kasuan, haiek aurkeztutako autolikidazioari zegokion itzulketa jaso zuten kontsulta-egileak eta haren emazteak. Beraz, ezin izango dute zergak batera ordaintzeko aukera aldatu. Ondorengo erregularizazioak, zergadunaren aldekoak edo kontrakoak, zergadunen hasierako aukerara egokitu behar dira.

Kasu honetan bezala, baterako tributazio-erregimeneko aitorpenetik sortutako obligazioen (eta eskubideen) izaera solidarioa ezarrita, hartzekodun bakoitzak eskatzeko eskubidea du, eta zordun bakoitzak oso-osorik eman behar ditu horren xede diren gauzak, eta ezin da ulertu kreditua edo zorra hartzekodun eta zordun adina zatitan banatuta dagoenik, printzipio horrek betebeharretan baino ez baitu agintzen.

Juridikoki ezin da kreditu hori zatikatu, alde batera utzi gabe bi aitortzaileen arteko harremanaren barne-eremuan bidezkoak diren hainbanaketak

PFEZren 99.5 artikuluak zerga-zorra elkarren artean hainbanatzeko eskubidea aitortzen du, subjektu pasibo bakoitzari dagokion "errenta lotuaren zatiaren arabera". Manu horren aplikazioa zerga-kredituari ere zabal dakioke. Nolanahi ere, partikularren arteko betebehar baten aurrean gaude, eta Ogasun Publikoak ez du betebehar hori betetzen.

Arauak

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 12., 18., 97. eta 99. artikuluak.

Loturak

KONTSULTA 2020/04/30

Itzuli