www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900009242

2018ko azaroaren 30ean kontsultagileak Bizkaiko udalerri batean dagoen apartamentu bat eskuratu zuen eta haren ohiko etxebizitza bihurtu zen. Gerora, 2019ko uztailean, ezkondu egin zen baina etxebizitza horrek jarraitu zuen haren ohiko egoitza izaten. 2021eko otsailean haren alaba jaio zen eta, hori dela-eta, beste etxebizitza handiago batera aldatu nahi luke; izan ere, bera eta haren familia bizi diren horrek gela bakarra dauka eta, kontsultagilearen arabera, ez daukate toki nahikorik elkarrekin behar bezala bizitzeko. Jakin nahi du ea etxebizitza eskualda dezakeen egindako kenkariak erregularizatu beharrik gabe, bere egora kontuan hartuta.


  
Erantzuna

Kontsultagileak uste badu bere egoeraren inguruabarrak etxebizitzaz aldatu behar izateko bezain larriak direla, nahikoa frogatu beharko dute premia hori, zuzenbidean onartzen diren frogabideetako edozein erabiliz, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren (ZFAO) 103. artikuluak xedatu duenez, Zerga Administrazioko kudeaketa edo ikuskapen organoek hala eskatzen badiote eta haien aurrean, eta organo horiei dagokie aurkezten diren frogak baloratzea. Orduantxe, eta ez lehenago, aurkeztu behar dira bidezkotzat jotzen diren frogak.

Galdetzen den higiezinean egoteko ezintasuna behar bezala frogatzen bada, horrek ohiko etxebizitza izaten jarraituko du, aldaketa derrigor dakarten zirkunstantziak gertatzen diren unera arte. Kasu horretan, ez da galduko ordura arte egindako kenkarietarako eskubidea.

Bestela, kontsultaren xede den higiezinak ohiko etxebizitza izateari utziko dio, bertan hiru urtez gutxienez jarraian irautearen baldintza ez betetzeagatik, eta itzuli egin beharko dira inbertsioen ziozko kenkariak euren berandutza-korrituekin batera.

Arauak

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 87. artikulua.

Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuaren 67. artikulua.

Loturak

KONTSULTA 2021/11/08

Itzuli