www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900009237

BGAEaren zati bat erreskatatu al dezakezu erretiroagatik (2021) eta hurrengo urtean (2022)gainerakoa kobratu? Bi erreskateak % 60an sar al litezke?


  
Data

05.10.2021

Erantzuna

Kontingentzia bat perfekzionatutzat jotzen den unetik aurrera (kontsultaren kasuan, erretiro-data) kontingentzia horrengatik BGAE erreskatatu ahal izango da, erreskate hori eskatzeko gehieneko eperik gabe.

%60ko integrazio-ehunekoa aplikatu ahal izango lioke 2021ean erretiroko kontingentziagatik kapital moduan jasotzen denari (behin kontingentzia hori gertatu denean, ezin da onartu jasotzen ari denik 10 urte igaro direlako, edo erreskateagatik), eta 2022an edo ondorengo urteetan kontsultaren xede diren prestazioak eragin dituenaz bestelako arrazoi batengatik soilik aplikatu ahal izango du ehuneko hori (erretiroa ez den beste batengatik, eta bajari edo erreskateari buruz 10 urte igaro ondoren emandako argibideekin).

Bi kasuetan, ehuneko hori lehenengo prestazioari soilik aplika dakioke. Hala eta guztiz ere, aukera dago integrazio-ehunekoa lehenengo prestazioari ez aplikatzeko eta, beraz, bigarren prestazioan edo hurrengoetan erabiltzeko. baina kontingentzia bakoitzeko (eta 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera) integrazio-ehuneko hori behin bakarrik aplikatzen da.

Normativa

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 18, 19.2b) artikuluak.

Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuaren 15. eta 16. artikuluak.

Loturak

KONTSULTA 2021/10/05

Itzuli