www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900009232

PFEZa. Kreditu-kooperatiben kapitalari egindako ekarpenen interesak. Kalifikazioa.


  
Erantzuna

Interes horiek, kontsulta-egileak lortutakoek (hildako ezkontidearen ondasun eta eskubideen gozamenduna, senarra kooperatibako bazkidea baitzen, kontsulta-idazkian aurkeztutako testamentuan xedatutakoaren arabera) kooperatiben sozietate-kapitalari egindako ekarpenen ordainketa gisa, nahiz eta zuzenbide substantiboaren ikuspegitik izaera zalantzagarria izan, kapital berekiak hirugarrenei lagatzearen zioz lortzen diren kapital higigarriaren etekinek antzeko tratamendua izan behar dutela, Sozietateen gaineko Zergaren esparruan eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren esparruan.

Beraz, aurrezkiaren errentaren atal dira, atxikipena aplikatzen zaie (gaur egun % 19) eta ezin zaie aplikatu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 13/2013 Foru Arauaren 9.25 artikuluak dibidendu eta etekinetako partaidetzentzat ezarritako salbuespena.

Arauak

Abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 60. ,61. ,62. , 63., 69., eta 70. artikuluak.

Abenduaren 12ko 6/2018 Foru Arauaren 18., 32. eta 40. artikuluak.

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren maiatzaren 6ko 3/2013 Jarraibidea.

Loturak

KONTSULTA 2021/06/10

Itzuli