www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900009230

Kontsultagileari banakako bizi-aseguru bat ematen zaio, 2019ko uztailean ezintasun iraunkor absolutuagatik kobratzen duena; ildo horretan, jasotako zenbatekoaren gaineko % 19ko atxikipena egin zaio, 120.775,84 eurokoa. Kontsultagileak jakin nahi du ea berak kontratatu zuen asegurutik jasotako kalte-ordaina salbuetsita dagoen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik, duela urte batzuk izandako lan-istripuaren ondorio baita.


  
Data

23.06.2020

Erantzuna

Planteatu den kasuan, kontsultagileak jaso duen kalte-ordaina ez dator eragindako kaltea (erantzukizun zibila) konpontzeko betebeharretik, hura aseguruduna zen aseguru batetik baizik. Hala denean, aplikatu beharreko salbuespena PFEZFAren 9.7 artikuluan araututakoa izango da, eta ez artikuluko bereko 6. puntuan ezarritakoa.

Horrenbestez, agertutako pertsonak PFEZFAren 9.7 artikuluan xedaturik dagoen salbuespen horri heldu ahal izango dio, baldin eta duen ezintasun iraunkor absolutua (kontsultaren xede den prestazioa jasotzen duena) istripu baten ondorio bada, aurreko lerrokadetan ezarri den moduan (indarkeriazko, bat-bateko, kanpoko eta bere asmoekin zerikusirik ez duen kausa batetik), eta ez barne-gaixotasun baten eta norberaren gaixotasun baten diagnostikotik.

Ezintasun iraunkor absolututzat jotzen da langilea lanbide edo ogibide guztietarako erabat ezgaitzen duena. Horrenbestez, hasiera batean, zergadunak gehienez ere 200.000 euroko salbuespena baliatu ahalko du, hala denean, hura onuraduna deneko aseguru guztien ondoriozko errenta guztietarako.

Galdetzen den asegurutik jasotako prestazioa 120.775,84 eurokoa da. Gauzak horrela, arrazoi horrengatik beste prestaziorik kobratzeko eskubiderik ez badauka, kontsulta-egileak goian kopiatutako PFEZFAren 9.7 artikuluan araututako salbuespena aplikatu ahalko du zenbateko oso horren gainean.

Langileak jaso dituen atxikipenak PFEZaren bere autolikidazioan sartu ahalko ditu.

Normativa

Maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 6,7,9 artikuluak.

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 2. eta 9. artikuluak.

Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 28ko 47/2014 Foru Dekretuaren 79., 82., 89. eta 92. artikuluak.

Martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauaren 118. artikulua.

Uztailaren 21eko 112/2009 Foru Dekretuaren 88. artikulua.

Loturak

KONTSULTA 2020/06/23

Itzuli