www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900009212

Kontsultagilea 2015az geroztik etxebizitza-kontu gisa erabiltzen duen kontu korronte baten titularra da. Jakin nahi du zer epe duen kontu korrontean sartutako zenbatekoak inbertitzeko, eta epe hori zer unetik aurrera zenbatzen hasten den.


  
Data

30.07.2020

Solución

Kendutako lehenengo ekarpen murriztua egin zenetik 6 urte igaro arteko epea izango du kontsultagileak (2015. urtean, baina ez da ekarpenaren data adierazten) ohiko etxebizitza erosteko eta aurreko ekitaldietan kenkaria egin duen saldo osoa bertan inbertitzeko. Oro har, horrek eskatzen du, data horretarako, salerosketako eskritura publikoa jadanik formalizatuta izatea.

Etxebizitza-kontuek ez dute ezaugarri berezirik eratu behar diren gordailu motari dagokionez, PFEZAk 78. artikuluan aipatutakoak izan ezik. Hala, kontu korrontea etxebizitza-kontutzat jotzeko, honako baldintza hauek bete behar ditu: 1) kreditu-erakunde batean jarritako gordailua izan behar du; ez da beharrezkoa "etxebizitza-kontua" deitzea, ezta kontratuan saldoaren xedea zehaztea ere; eta 2) beste edozein motatako zerga tasatik aparteko gordailu batean eduki behar da kontua, bere saldoa eta mugimenduak jakin ahal izateko moduan.

Normativa

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 87. artikulua.

Apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuaren 69. artikulua.

1/2019 Jarraibidea, martxoaren 29koa, 15.8.15 idatz-zatia.

Loturak

KONTSULTA 2020/07/30

Itzuli