www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900009208

Kontsultagilea bere ezkontidearengandik dibortziatu egin zen, 2017ko urtarrilaren 23ko epaiaren bitartez. Epai horretan, ezkontideek izandako bi seme-alaben zaintza eta jagoletza agertutakoari esleitu zitzaizkion. Jakin nahi du zein gurasok duten eskubidea adingabeko seme-alabentzako baterako tributazio-modalitatea aukeratzeko.


  
Data

30.07.2020

Erantzuna

Kontsultagileak dio epai judizial baten bidez esleituta duela seme-alaba horien zaintza eta jagoletza, nahiz eta guraso-ahala bi gurasoek duten oraindik. Horrenbestez, "seme-alaben zainketa", araudian jasotakoa, adingabeen "zaintza eta jagoletza" moduan interpretatu behar denez, agertutakoak bere seme-alabekin batera tributatu ahalko du, salbu eta beste gurasoarekin adosten badu bestea izatea seme-alabekin batera aurkeztuko duela.

Arauak

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 97. eta 98. artikuluak.

Loturak

KONTSULTA 2020/07/30

Itzuli