www.bizkaia.eus/guregida


Errentak esleitzea.


  

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2022/01/01

  1. Sozietate zibilen -nortasun juridikoa izan ala ez-, jaraunspen jasogabeen, ondasunerkidegoen eta Zergei buruzko Foru Arauko 34. artikuluko 3. zenbakian jasotako gainerako entitateen errentak bazkideei, jaraunsleei, erkideei edo partaideei esleituko zaizkie, hurrenez hurren, foru arau honetako IV. tituluko VI. kapituluaren 2. atalean ezarritakoaren arabera. Zenbaki honetan ezarritakoa ez zaie aplikatuko foru arau honetako hogeita hamalaugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren sozietate zibiletako bazkideei.
  2. Errenta-esleipenaren araubidea ez zaie aplikatuko eraldaketarako nekazaritza-sozietateei, hauek Sozietateen gaineko Zerga ordainduko baitute.
  3. Errenta-esleipenaren araubidean dauden entitateak ez dira Sozietateen gaineko Zergaren mende egongo.
  4. Errenta-eratxikipenaren araubidea ezin zaie aplikatu testamentu-ahalordea erabiltzearen zain dauden jaraunspenei; jaraunspen horiek foru arau honetako 12. artikuluko 6. idatz-zatian ezarritako karga jasango dute.
(12. artikuluko 6. idatz-zatia):

6. Testamentu-ahalordearen bidezko jarauntsietan, ahalordea erabili bitartean, jarauntsiaren ondasunen gozamendunari esleituko zaizkio jarauntsiari dagozkion errentak, errenta horien jatorri edo iturriaren arabera. Aurreko 3. zenbakian xedatutakoa gorabehera, ekonomiajardueren etekinak gozamendunari egotziko zaizkio, ekonomia-jardueren etekin modura esleitu ere.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, Foru Arau honen 35. artikuluan aipatzen diren kapital higigarriaren etekinak eta ondasunak edo eskubideak eskualdatzearen ondorioz eskuratutako ondare-irabaziak eta ondare-galerak, baldin eta testamentu-ahalordea noiz erabili zain dauden jaraunspenen baitako besteren kapitalen erakarpena eta erabilera ordezten dituzten aktiboak eskualdatuz lortzen badira, baldin eta eskualdaketa horrek ez badakar Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren sortzapenik, jarauntsiari berari eratxikiko zaizkio eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga-Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara moldatu duen urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauko II. Tituluaren I. Kapituluan ezarritakoaren arabera kargatuko dira.

Haien gaineko gozamen-eskubiderik ez duten ondasun edo eskubideei dagokienez, ondasun-eskubideon errentak jarauntsiari berari esleituko zaizkio eta urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauko II. tituluaren I. Kapituluan ezarritakoaren arabera tributatuko dute (arau horrek Bizkaiko Lurralde Historikoaren Tributu-Sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunei egokitzen du).

Euskal Herriko Foru-Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legearen 140. artikuluan ezarritako ezkontza ondoko erkidegoaren errentak, testamentu- ahalordea erabili bitartean, erdi bana esleituko zaizkie ezkontide alargunari eta testamentu-ahalordea erabiltzearen zain dagoen jarauntsiari, aurreko bi paragrafoetan ezarritako erregelen arabera. Aurreko paragrafoan jasotakoa 2003ko maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoaren arabera osatutako izatezko bikoteei aplikatuko zaie, izatezko bikoteak ezartzen duen ondare- eta ekonomia-araubideari Euskal Zuzenbide Zibilaren ekainaren 25eko 5/2015 Legearen manu hori aplikatu behar zaionean.

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2021/12/31

Hasta 31/12/21.

  1. Las rentas correspondientes a las sociedades civiles, tengan o no personalidad jurídica, herencias yacentes, comunidades de bienes y demás entidades a que se refiere el apartado 3 del artículo 34 de la Norma Foral General Tributaria del Territorio Histórico de Bizkaia, se atribuirán a los socios, herederos, comuneros o partícipes, respectivamente, de acuerdo con lo establecido en la Sección 2.ª del Capítulo VI del Título IV de esta Norma Foral. No resultará de aplicación lo dispuesto en este apartado a los socios de las sociedades civiles a las que se refiere la Disposición Adicional Trigésima cuarta de esta Norma Foral.
  2. El régimen de atribución de rentas no será aplicable a las Sociedades Agrarias de Transformación que tributarán por el Impuesto sobre Sociedades.
  3. Las entidades en régimen de atribución de rentas no estarán sujetas al Impuesto sobre Sociedades.
  4. El régimen de atribución de rentas no será aplicable a las herencias que se hallen pendientes del ejercicio de un poder testatorio que tributarán según lo establecido en el apartado 5 del artículo 12 de esta Norma Foral.

(Apartado 5, artículo 12):

5. Las ganancias y pérdidas patrimoniales se considerarán obtenidas por los contribuyentes que, según lo previsto en el apartado anterior, sean titulares de los bienes, derechos y demás elementos patrimoniales de que provengan.

Las ganancias patrimoniales no justificadas se atribuirán en función de la titularidad de los bienes o derechos en que se manifiesten.

Las adquisiciones de bienes y derechos que no se deriven de una transmisión previa se considerarán ganancias patrimoniales de la persona a quien corresponda el derecho a su obtención o que las haya ganado directamente.

Loturak

Zergen berri orria

Itzuli