www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008861

Kasu praktikoa. Atzerrian dibidenduak lortzea eta DDII aplikatzeko Aurrezki-errentaren likidazio-oinarriaren kalkulua


  

Ikerrek 20.000 €-ko diru-sarrerak lortu ditu atzerriko dibidenduengatik, eta 3.000 €-ko zerga ordaindu du atzerrian (atzerriko karga-tasaren % 15 (*), zergapetze bikoitzeko hitzarmena betez). Gainera, 1.000€ lortu ditu Estatuan bizi den enpresa baten dibidenduetatik.

Atzerrian sortutako aurrezkiaren likidazio-oinarria kalkulatzea, aitorpenean jasotzeko eta nazioarteko zerga bikoitzagatiko kenkaria aplikatu ahal izateko:

Atzerrian sortutako aurrezkiaren likidazio-oinarrirako, atzerrian lortutako dibidenduei egotz dakizkiekeen murrizketak kendu beharko dizkiegu. Eta aurrezkiaren oinarri osoari aplika dakizkiokeen murrizketak badaude – Adibidez, dibidenduengatiko salbuespena kasu honetan – modu proportzionalean deskontatuko ditugu.

Behin aitorpenaren zirriborroan aurrezkiaren likidazio-oinarria eta atzerriko zerga islatu ondoren, Web Errenta programak berak kalkulatuko du kenkaria.

Nola kalkulatzen eta sartzen dugu datua errentaren zirriborroan kenkaria aplikatzeko?

Kontzeptuak eta Aurrezki-oinarria
Kontzeptuak Aurrezki-oinarria (Dibidenduak …)
Atzerrian lortutako dibidenduak 20.000
Bizkaian lortutako dibidenduak 1.000
Dibidenduei aplikatutako salbuespena 1.500
Atzerrian lortutako dibidenduak 20.000
Atzerriko salbuespen proportzionala (1) 1.428,57
Atzerriko aurrezkiaren likidazio-oinarria 20.000-1.428,57=18.571,43 18.571,43
Atzerrian ordaindutako zergak 3.000

(1) Atzerriko salbuespen proportzionala (hiruko erregela) = 21.000ri (Guztizko etekin garbiak) 1.500ko hobaria badagokio,20.000ri "X" egokituko zaio: Beraz, "X"= (20.000* 1.500)/21.000 = 1.428,57

Adibide honetan, "Aurrezkiaren likidazio-oinarria" laukian 18.571,43 €sartu behar ditugu, eta "atzerriko zerga" laukian, 3.000 €.

*(Jatorriko atxikipen-tasa zergapetze bikoitzeko hitzarmenean ezarritakoa baino handiagoa bada, zergadunak atzerriko administrazioari eskatuta berreskuratu ahal izango du, baina ez PFEZaren likidazioaren bidez).

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli