Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900008360
4/2019 Foru Arauak, martxoaren 20koak, irabazteko asmorik gabeko entitateen eta mezenasgorako zerga- pizgarrien zerga-araubideari buruzkoak, honako hau ezartzen du 19. artikuluan:
1. Titulu honetako II. eta III. kapituluetan ezarritako zerga-pizgarriak titulu honetan ezarritako baldintzak bete eta honako erakunde hauen alde egiten diren emariei, dohaintzei eta doako zerbitzugintzei aplikatuko zaizkie: (...) b) Bizkaiko Foru Aldundia, gainerako foru aldundiak, Estatua, autonomia erkidegoak, toki-erakundeak eta administrazio horien guztien barruan dauden eta euren antzekoak diren erakunde autonomoak. (...)
Beraz, COVID-19 koronabirusaren kontrako borrokan lagundu nahian Bizkaiko Foru Aldundiaren edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde egiten diren emariek, dohaintzek, ekarpenek eta doako zerbitzugintzek eskubidean emango dute martxoaren 20ko 4/2019 Foru Arauak, irabazteko asmorik gabeko entitateen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien zerga-araubideari buruzkoak, 20. artikuluetan eta hurrengoetan arautzen dituen kenkariak aplikatzeko: emari, kenkari, ekarpen edo zerbitzugintzaren zenbatekoaren 100eko 30 (manu horietan ezarritako mugak kontuan hartuz).
Apirilaren 3ko 3/2020 Jarraibideak, Ogasun Zuzendaritza Nagusiarena, COVID-19 koronabirusaren ondoriozko osasun-larrialdiari aurre egiteko zergen arloko presazko neurriei buruzkoak, ezartzen duen bezala, Osakidetzari dagokionez, zuzenbide pribatuko entitatea bada ere, Gizarte Segurantzaren kudeaketaren ardura daukan erakunde publikoa denez eta lehen Osasunaren Institutu Nazionalak (gaur egun Osasuna Kudeatzeko Institutu Nazionala) erabiltzen zituen osasunaren arloko eskumenak bereganatu dituenez gero, pentsatzekoa da beraren alde osasunaren arloan transferituta dauzkan egitekoak gauzatzen laguntzeko asmoarekin egiten diren emariei, dohaintzei, ekarpenei eta doako zerbitzugintzei aplikatu ahal zaizkiela martxoaren 20ko 4/2019 Foru Arauak, irabazteko asmorik gabeko entitateen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien zerga-araubideari buruzkoak, 20. artikuluetan eta hurrengoetan arautzen dituen mezenasgorako zerga-pizgarriak (zenbatekoaren 100eko 30, manu horietan ezarritako mugak kontuan hartuz), Gizarte Segurantzari egindako ekarpenak balira bezala.
Martxoaren 20ko 4/2019 Foru Arauak, irabazteko asmorik gabeko entitateen eta mezenasgorako zerga- pizgarrien zerga-araubideari buruzkoak, 26. artikuluan ezartzen duenaren arabera, kenkaria sortzen duten emari, dohaintza, ekarpen eta doako zerbitzugintzak egin direla frogatzeko Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuaren foru agindu baten bidez onetsitako eredu informatiboa (182 eredua) aurkeztu beharko dute entitate onuradunek.