saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900008359

Kenkaria pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, ohiko etxebizitzan berritze lanak egiteagatik.


  

COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiaren ostean ekonomia suspertzeko koiunturazko tributu-neurriei buruzko maiatzaren 5eko 4/2020 Foru Dekretu Arauemailearen 2. artikuluko Bat apartatuan pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan kenkari bat egiteko aukera arautzen da 2020ko maiatzaren 6tik abenduaren 31ra arte ohiko etxebizitzan hasten diren berritze-lanak direla-eta. Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren maiatzaren 29ko

5/2020 Jarraibideak zenbait irizpide ezartzen ditu hori interpretatzeko (jarraibide horren gaia COVID-19aren osasun larrialdiaren ondoren suspertze ekonomikora bideratutako koiunturazko tributu neurriei buruzko

maiatzaren 5eko 4/2020 Foru Dekretu Arauemailea da).

Ohiko etxebizitza berritzeko obrak egiteagatik aplikatu daitekeen kenkaria 4/2020 Foru Dekretu Arauemaileak arautzen du 2. artikuluko lehen zenbakian (4/2020 Foru Dekretu Arauemailea, maiatzaren 5ekoa, COVID-19aren osasun larrialdiaren ondoren suspertze ekonomikora bideratutako koiunturazko tributu neurriei buruzkoa). Kenkari hori aplikatzeko aldia 2021eko abenduaren 31ra arte luzatu du 11/2020Foru Dekretu Arauemaileak 1. artikuluko seigarren zenbakian (11/2020Foru Dekretu Arauemailea, abenduaren 1ekoa, COVID-19ari lotutako luzapen neurriei eta beste premiazko neurri batzuei buruzkoa).

Ondorio horietarako, kenkari hori zergaldi batean baino gehiagotan aplikatzeko eskubidea sortzen duten kopuruak ordaintzen direnean, kenkari-oinarriaren gehieneko muga batera aplikatuko da bi ekitaldietan ordaindutako zenbatekoen gainean.

Eginiko lanak birgaitze-lanak badira, zergadunek ezin izango dituzte zenbateko beren gainean aplikatu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 87. artikuluan ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik ezarritako kenkaria eta ohiko etxebizitza berritzeko lanen ondoriozko kenkaria; izan ere, kenkari horiek bateraezinak dira elkarren artean (hau da, ezin dira metatu zenbateko berak direnean).

Itzuli