www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008327

Berrikuntza bultzatzeko Europako funtsetan inbertitzeagatiko kenkaria.


  

Zergadunek berrikuntza bultzatzeko Europako funtsetako partaidetzak eskuratzeko zergaldian ordaindutako kopuruen ehuneko 15eko kenkaria aplikatu ahalko dute martxoaren 21eko 02/2018 Foru Arauaren 4. artikuluan xedatutako baldintzak betetzen badituzte.

Halaber, zergadunek kenkari berbera aplikatu ahalko dute kreditu-entitateetan funts horietako partaidetzak eskuratzeko kontuetan gordetako kopuruengatik.

Kenkaria ezingo da izan urteko 750 euro baino handiagoa, eta gordetako partaidetzak edo kopuruak eurak eskuratu edo gordailua ireki eta bost urteko epean mantendu beharko dira.

Mantentzeko baldintza ez da bete gabetzat joko partaidetzen edo gordailuaren titular den zergaduna arestiko paragrafoak aipatu epea amaitu baino lehen hiltzen bada.

Loturak

EUROPAKO INBERTSIO-FUNTSAK

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli