www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008236

Tokiko merkataritzaren digitalizazioa sustatzeko kenkaria


  

Ekitaldiei aplikagarria: 2020 eta 2021

Jarduera ekonomikoak egiten dituzten zergadunek beren merkaturatze- eta saltze-prozesuetan erreminta digitalak sartzeko erabiltzen dituzten zenbatekoen 100eko 10 deduzitu ahal izango dute PFEZren 2020 eta 2021eko zergaldietako kuota osotik. Kenkariaren 300 euroko gehieneko muga bakarra izango da bi zergaldietarako. Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako tokiko merkataritzaren digitalizazio-planaren esparruan sartzen da neurri hau.

Kenkariaren xede diren gastuak eta inbertsioak honako hauek dira, finantzatzeko jasotako diru-laguntzak izan ezik:

  1. Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko online salmenta-plataformak erabiltzeagatik sortutako harpidetza-kuota edo tarifa.
  2. Online ordaintzeko pasabide-zerbitzuak erabiltzeagatik sortutako tarifak.
  3. Merkataritza elektronikoko sistema bat ezartzeko eta bezeroei laguntza teknikoa emateko behar den softwarea eskuratzea, harpidetzea, entregatzea, eguneratzea edo berritzea, instalazio- eta ezarpen-gastuak barne.
  4. Bezeroekiko harremanak (CRM) administratzeko software bat eskuratzea, harpidetzea, entregatzea, eguneratzea edo berritzea, instalazio- eta ezarpen-gastuak barne.
  5. Merkataritza elektronikoko sistema erabiltzeko berariazko sinadura elektronikoko softwarea eskuratzea.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli