www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008235

Mikroenpresa eta enpresa txiki edo ertainetan inbertitzeagatiko ezohiko kenkaria


  

Ekitaldiei aplikagarria: 2020 eta 2021

PFEZaren zergadunek zerga horren kuota likidotik kendu ahal izango dute 2020 eta 2021eko ekitaldietan mikroenpresa, enpresa txiki edo ertaineko enpresetan akzioak edo partaidetzak harpidetzeagatik edo eskuratzeagatik ordaindutako zenbatekoen % 10. Kenkariaren gehieneko oinarria 100.000 eurokoa izango da, eta eskuratutako edo harpidetutako akzioen edo partaidetzen eskuratze-balioak osatuko du.

Enpresa berrien edo arestian sorturiko enpresak badira, kenkaria % 15 izango da, eta kenkariaren gehieneko oinarria 150.000 euro. Eta enpresa berritzaileen kasuan, kenkaria % 20koa izango da, eta gehieneko oinarria 200.000 eurokoa.

Betekizunak:
  • Eskuratutako edo harpidetutako akzio edo partaidetza horiek zergadunaren ondarean egon behar dute bost urte baino gehiagoz.
  • Zergadunaren eta haren ezkontidearen, izatezko bikotekidearen edo zergadunarekin lotura duen edozein pertsonaren zuzeneko edo zeharkako partaidetza, odolkidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailarainoko ahaidetasunagatik, ezin izango da izan erakundearen kapital sozialaren edo haren boto-eskubideen % 25 baino handiagoa.
  • Gehieneko zenbateko kengarria ezin izango da likidazio-oinarriaren % 15 baino handiagoa izan.

Ezarritako mugak gainditzeagatik kendu ez diren kopuruak hurrengo eta hurrengo 5 urteetan aplikatu ahal izango dira.

Partaidetza horiek eskualdatzeak ondorio hauek izango ditu:

  • Lehenengo 5 urteetan eskualdatzen badira, kenkaria bidegabea izango da, eta zenbatekoa eta eskualdaketaren ekitaldiko kuotari dagozkion berandutze-interesak gehitu beharko dira.
  • Seigarren ekitalditik hamargarrenera bitarteko ekitaldietan eskualdatzen badira, ondare-irabazia salbuetsita geratuko da.
  • Hamaikagarren eta hamabosgarren ekitaldien artean eskualdatzen bada, ondare-irabazia % 50eko salbuespena izango da.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli