www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900008091

Nazioarteko zergapetze bikoitzagatiko kenkaria. Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua, 92.2 artikulua. (Atzerrian Lan-etekinak)


  

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 92.2 artikuluan hauxe ezartzen da: "2. Atzerrian modu iraunkorrean zerbitzuak ematetik eratorritako lan-etekinak badaude zergadunaren errenten artean, zergadunak kenkaria aplikatu ahal izango du, artikulu honen aurreko paragrafoan araututakoarekin bateraezina den nazioarteko zergapetze bikoitza saihesteko. Aipatutako lan-etekinei dagokien kuota osoaren % 50eko kenkaria izango da hori. Atal horretan xedatutakoa aplikatu ahal izateko, alabaina, zergadunak zergaldiko ehun eta laurogeita hiru egun baino gehiago eman beharko ditu atzerrian, aurreko paragrafoan aipatzen diren etekinen ondoriozko lan- kontratuari dagozkion eginkizunak betetzen. Etekin horiek atzerrian bakarrik egin beharko dira. Ez da atal honetan xedatutakoa aplikatuko Foru Arauaren 9. artikuluko 17. zenbakian aurreikusitako salbuespena aplikatzen denean, edo pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren erregelamenduan aurreikusten den zerga- ordainketatik kanpo utzitako gehiegizkoen araubidea aplikatzen denean. (...)".

Horrenbestez, kenkari hori aplikatzeko, atzerrian modu iraunkorrean egindako lanengatik lortutako etekinen ondoriozko kuota osoa kalkulatu behar da. Horregatik, zergadunaren errenten artean osagai negatiboak egon daitezkeela kontuan hartuta, kenkariaren zenbatekoa ezingo da kuota orokor osoaren %50 baino handiagoa izan.

Baterako tributazioan, familia-unitatea osatzen duten pertsona fisikoek lortutako edozein motatako errentak metatuta zergapetzen dira; beraz, kenkariaren zenbatekoa kalkulatzeko hori kontuan hartu beharko da.

Itzuli