saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900008087

BGAE-en bazkide arruntek beren eskubide ekonomikoak beste erakunde bati eskualdatzea.

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauak honako hau ezartzen du hamaseigarren xedapen gehigarrian: "Foru arau honetako 70. eta 72. artikuluetan aipatzen diren gizarte-aurreikuspeneko sistemetako eskubide ekonomikoak mobilizatzeak ez du zerga-ondoriorik ekarriko, baldin eta erregelamendu bidez ezartzen diren betekizun eta baldintzak betetzen badira eta borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen berariazko araubidea errespetatzen bada".

Eskubide ekonomikoak gizarte-aurreikuspen sistema batetik bestera mugitzeak, eragiketa horiek arautzen dituen finantza arloko legedian ezarritakoa betez, ez du eragingo zergapeko inolako errentarik eskuratzea. Kasu horietan, eskubide horiei dagozkien lanaren etekinak eskubide horietatik eratorritako prestazioak azkenik eta egiatan jasotzen diren ekitaldietan egozten dira.

Eskubide ekonomikoak erakunde batetik bestera mugitzeko aukera finantza-kontua da, ez zerga-arlokoa. Hala ere, adierazi behar da, BGAE-ei lotutako eskubide ekonomikoen mugimenduak Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 20ko 87/1984 Dekretuaren 31. artikuluan araututa daudela. Dekretuko puntu horretan Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legea garatzen da. Dekretua oraindik indarrean dago, nahiz eta Borondatezko Gizarte-aurreikuspeneko Erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamendua indarrean sartu. Horixe azaltzen da, hain zuzen, hura baliogabetzen duen xedapenean.

Itzuli