saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900008086

Beka publikoak eta irabazteko asmorik gabeko entitateek ematen dituzten bekak. Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua, 9.9 artikulua.

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 9.9 artikuluan hauxe ezartzen da: "Honako errenta hauek salbuetsita egongo dira: (...) 9. Beka publikoak, irabazi-asmorik gabeko entitateek emandakoak, aplikatzekoa zaienean irabazi- asmorik gabeko entitateen eta mezenasgorako pizgarri fiskalen araubidea, bai eta Aurrezki-kutxei eta banku- fundazioei buruzko abenduaren 27ko 26/2013 Legearen II. tituluan araututako banku-fundazioek beren gizarte- ekintza gauzatzeko emandako bekak ere, hezkuntza-sistemaren maila eta gradu guztietako —unibertsitateko hirugarren ziklora arte— ikasketa arautuak Espainian nahiz atzerrian egiteko ematen direnak.

Agindu honetan araututako salbuespena aplikatu ahal izango dute honako diru-laguntza hauek: tituluak lortzeko ikasketa-planetan sartzen diren prestakuntza- edo curriculum-praktikak egiteko diru-laguntzak, hezkuntza-sistemako maila eta gradu guztietan eta hirugarren unibertsitate-ziklora arte.

Aitzitik, salbuespen hori ez zaie aplikatuko aipatutako tituluak lortzeko ikasketa-planetatik kanpo prestakuntza- praktikak egiteko emandako beka edo laguntzei. Hau da, tituluak lortzeko, prestakuntza-praktikak egin behar ez direnean.

Salbuespena aplikatuko zaie Espainian zein atzerrian ikasteko ematen diren bekei, betiere, jakina, horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte, bereziki, erakunde emailearen izaerari eta xedeari dagokienez

Itzuli