www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008013

Zergadunaren errenten artean zerbitzuak atzerrian modu iraunkorrean ematetik eratorritako lan-etekinak.(92.2 art.)


  

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2019/01/01

  • Zergadunaren errenten artean zerbitzuak atzerrian modu iraunkorrean ematetik eratorritako lan-etekinak badaude, orduan zergadunak nazioarteko zergapetze bikoitza saihesteko kenkari bat aplikatzea hauta dezake: aipaturiko lan-etekinei dagokien kuota osoaren %50. Kenkari hori, dena dela, artikulu honetako aurreko zenbakian araututakoaren ordezkoa izango da, harekin bateraezina baita.
  • Atal honetan xedaturikoa aplikatzeko, nahitaezkoa izango da zergadunak zergaldiko ehun eta laurogeita hiru egun baino gehiago igarotzea atzerrian aurreko paragrafoan aipatzen diren etekinak eragiten dituen lan-kontratuari dagozkion zereginak egiten, eta, dena dela, zeregin horiek atzerrian soilik egin behar ditu.
  • Zenbaki honetan ezarritakoa ez da aplikatuko, batetik, foru arau honetako 9. artikuluaren 17 zenbakian aurrez ikusitako salbuespena aplikatzen denean, eta, bestetik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiak tributaziotik kanpo uzten dituen soberakinen araubidea aplikatzen denean.
  • Artikulu honetan xedatutakoa aukera bat da, autolikidazioa aurkeztean erabili behar dena, foru-arau honen 105. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Aukera hori ezin da aldatu borondatezko aitorpen-epea amaituta badago.
Loturak

13/2013 FAren 92.2 art.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli