Hemen zaude:
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007951
“Eragiketa data” deritzon eremua Jaulkitako fakturen erregistro liburuan bete beharko da eragiketa gauzatu den data eta faktura egin den data desberdinak direnean.
“Eragiketa data” deritzon eremua Jaulkitako fakturen erregistro liburuan bete beharko da eragiketa gauzatu den data eta faktura egin den data desberdinak direnean eta, gainera, horrela jasota dagoenean.
Adibidea: A enpresak beste enpresa bati salgaiak saldu dizkio 2018ko uztailaren 3an, eta eragiketa hori faktura bidez dokumentatu du 2018ko abuztuaren 1ean. Noiz eman behar dira datuak BIH sistemaren bidez? Berariazko eremuren bat bete behar da?
Faktura egiten denetik hurrengo lau eguneko epearen barruan (abuztuaren 7ra arte) eman behar da datuen berri. “Faktura data” (2019ko abuztuaren 1a) eta “Eragiketa data” (2019ko uztailaren 3a) eremuak bete behar dira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.