www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007829

60 urteko zergaduna, % 34ko desgaitasuna eta Gizarte Segurantzaren prestazioa aitortzea ezintasun iraunkor absolutuagatik 1. Hainbat arrazoirengatik (borondatezko baja, ezintasuna, erretiroa) ekitaldi desberdinetan jasotako zenbatekoei % 60ko integrazio-ehunekoa aplika dakieke? 2. Heriotza gertatuz gero, jaraunsleek integrazio-ehunekoren bat aplika diezaiekete kontsultagilea bazkide den BGAEetatik jasotako zenbatekoei?


  
  1. Kontsultagilea dagoen egoeran ezin da esan kobratu nahi duen lehen prestazioa BGAEetako borondatezko bajatik datorrela (erreskatatzeko eskubidea erabiltzeagatik); kontuan hartu beharko litzateke ezintasun iraunkor edo baliaezintasuneko kontingentziatik gertatu dela, oraindik ez dagoelako burututako erretiroko kontingentzia (ezta mendekotasunarena ere).

    Kontsultagileak % 60ko integrazio ehunekoa aplikatu ahalko du bazkidea den BGAEetako kapital gisa kobratu nahi duen lehen kopuruaren gainean, gehienez, 300.000 eurorekin, integrazio ehuneko hori 2014ko urtarrilaren 1etik aplikatzen duen baliaezintasun edo ezintasun kontingentziagatik lortzen duen lehen prestazioa delako (edo erretiroko kontingentziarengatik, kobratzen duen unean dagoeneko burututa badago).

    Era berean, % 60ko integrazio-ehunekoa aplikatu ahalko du berriro (300.000 euroko gehieneko muga horrekin) hurrengo ekitaldietan BGAE beretik edo beste batzuetatik edo zergaduna bazkide, partaide edo onuradun izan dezaketen gizarte aurreikuspeneko sistema guztietatik kobratzen dituen zenbatekoen gainean, galdetzen diren prestazioak dakartzan arrazoia ez denagatik jasotzen baditu.

  2. Bigarren galderari dagokionez, etorkizunean BGAEen kontsultagilearen oinordeek jasotzen dituzten kopuruak azken horren heriotzako kontingentziarengatik lortutakotzat hartuko dira, hau da, hala badagokie, bazkideak edo partaideak diren (oinordeak) erakundeetatik kobratzeko beste arrazoi batengatik izango dira. Horrela, datozen urteetan kontsultagileak jasoko dituen zenbatekoen %60 integratzeak ez dio kalterik egingo oinordeen eskubideari. hots, aipatutako integrazio ehunekoa kopuru horietan aplikatzeari (kapital gisa lortutakoak kontsultagilearen heriotzarengatik).

Arauak
  • Arts. Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 12., 18. eta 19. artikuluak.
  • Art. Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuaren 15. eta 16. artikuluak.
Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli