Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900007772
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2018/12/31
Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 91. artikuluan hauxe ezartzen da: Zergadunek irabazteko asmorik gabeko entitateen zerga araubidea eta mezenasgorako zerga pizgarriak arautzen dituen Foru Arauan zerga honetarako ezarritako kenkariak aplika ditzakete. Artikulu horretan aipatzen den kenkariaren oinarria gehienez zerga horren zerga-oinarriaren %35ekoa izan daiteke, eta halakotzat hartuko da Foru Arau honen 65. eta 66. artikuluetan aurreikusitako zerga-oinarri orokorrak eta aurrezkiaren oinarriak batuz ateratzen den zenbatekoa
.
Martxoaren 20ko 4/2019 Foru Arauaren 19. artikuluak mezenasgoaren erakunde onuradunak zehazten ditu, eta adierazten du kenkaria egiteko eskubidea emango dutela martxoaren 20ko 4/2019 Foru Araua aplikatu behar zaien irabazi-asmorik gabeko erakundeei egiten zaizkien dohaintzek, baita martxoaren 20ko 4/2019 Foru Arau horren 4. eta 5. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten baina beste lurralde batzuetako araudiaren mende dauden entitateen alde egiten diren dohaintzek ere. Zehazki, honako legedietako baten mende daudenek:
Era berean, kenkariak aplikatu ahal izango zaizkie martxoaren 20ko 4/2019 Foru Arauaren II. tituluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta, bereziki, Foru Arau horren 27. artikuluan (entitate ez-egoiliar jakin batzuen alde egindako ekarpenak justifikatzeari buruzkoa) xedatutakoa betetzen duten dohaintzek, baldin eta honako hauen alde egiten badira:
Bizkaiko Foru Aldundiaren maiatzaren 21eko 55/2019 Foru Dekretua Irabazteko asmorik gabeko erakundeen zerga-araubidea eta mezenasgorako zerga-pizgarriak aplikatzeko Araudia onesten du. Horren 8. artikuluan ezartzen da araubide berezia aplikatzeko eskubidea Ogasuneko zuzendari nagusiak onartu behar duela eta horrek eskaera aurkezten zergaldian bertan sortuko dituela ondorioak. Horregatik, entitate batek araubide berezia aplikatzeko eskatu badu 2023ko abenduaren 31 baino lehen eta horretarako eskubidea onartzen bazaio, 2023ko zergaldi osoan aplikatuko zaio araubide berezia. Horrek berekin dakar, halaber, 4/2019 Foru Arauaren III. tituluko zerga-pizgarriak aplikatzea zergaldi osoan, hau da, 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra arte.
Beraz, entitateak 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzen badu araubide berezia, 4/2019 Foru Arauaren 20. artikuluko emariek eta gainerako ekarpenek, egun horretatik aurrera egindakoek, arau horretan ezartzen diren zerga-pizgarriak aplikatzeko eskubidea emango dute.
Horretarako, entitateak berariaz emandako epealdiaren barruan (2024ko urtarrila, 2023ko ekitaldiari buruz) 182 eredua aurkeztu beharko du (emariei, dohaintzei, zerbitzuen doako prestazioei, ekarpenei eta xedapenei buruzko aitorpen informatiboa), eta, horrez gainera, honako baldintza hau ere egongo da: araubidea onartu behar zaio, horretarako ebazpena eman ez bada.
Aplikatu beharreko kenkari-motak
Bizkaian indarrean dauden kenkari-tasak aplikatuko dira.