saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007766

Partikularren arteko mailegua: Aurkezteko baldintzak

600 eredua

Mailegu-kontratuan parte hartzen duen pertsona bakoitzak inprimaki bat aurkeztu behar du, irabazpidezko araubide ekonomikoan dauden senar-emazteak direnean izan ezik; kasu horretan, ezkontideetako bat baino ez da jaso behar kontratuan.

Eredua betetzeko jarraibideak:

  • Subjeto pasiboa: Mailegu-hartzailea (dirua jasotzen duen pertsona edo pertsonak)
  • Eskualdatzailea. Mailegu-emailea edo mailegu-emaileak Bigarren mailegu-emaila eta hurrengoak, baldin badaude, inprimakiaren bigarren orrialdearen beheko aldean jarri behar dira.
  • Dokumenuaren datuak: data eta deskribapena, dokumentu pribatu bada. Gainerako laukiak, eskritura publikoa bada.
  • Aurkezlea: dokumentua aurkezten duen persona edo subjektu pasiboa. Ez du baimenik behar.
  • Aitortutako balioa: mailegatzen den diru-kopura.

Mailegu-kontratua: kopiarekin batera aurkeztu

  • Gutxieneko baldintzak: mailegu jasotzen duten pertsonen egoitza fiskala Bizkaian egotea. Dokumentuaren barruan: kontratuan parte hartzen duten personen identifikazioa, NAN zenbakiak eta helbideak, mailegatzen den diru-kopurua, itzultzeko epea, interés-tasa (interesik ez bada eskatzen, agirian adierazi), eta, azkenik, data eta parte hartzen duten guztien sinadurak.
  • Bizkaian bizi diren mailegu-emaileen NANaren kopiak.
  • Bankuko transferentziaren/diru-sarreren kopia. DERRIGORREZKOA da mailegu-emaile eta mailegu-hartzaile guztien artea egitea. Gainera, ezinbesteko baldintza da maileguaren aurkezpena formalizatu baino lehen egitea.
  • Aurkezteko epea: 30 egun baliodun (larunbatak, igandeak eta jaiegunak kenduta) mailegu-kontratuaren datetik aurrera

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli