www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007551

Ordainketa zatikatuaren kalkuluaren adibidea erakundearen zergaldia urte naturalarekin bat ez datorrenean.


  

Ordainketa zatikatua kalkulatzeko oinarria 2023ko urriaren 1ean autolikidaziorako epea bukatuta daukan azken zergaldiko zerga-oinarria dela, batetik, eta autolikidaziorako epea zergaldia amaitu ondoren 6 hilabete igaro eta handik 25 egun naturalera amaitzen dela, bestetik, kontuan hartuta:

  • 2023ko uztailaren 1ean hasi eta 2024ko ekainaren 30ean bukatzen den ekitaldiaren kasuan, ordainketa zatikatuaren oinarria (2023ko urrian egindakoarena) 2021eko uztailaren 1ean hasi eta 2022ko ekainaren 30ean bukatzen den ekitaldiko zerga-oinarria da (autolikidazio hori 2023ko urtarrilean aurkeztu zen).
    Ordainketa zatikatu hori 2023-2024ko autolikidazioan hartuko da kontuan, eta autolikidazio hori 2025ean aurkeztuko da.
  • 2023ko martxoaren 1ean hasi eta 2024ko otsailaren 28an bukatzen den ekitaldiaren kasuan, ordainketa zatikatuaren oinarria (2023ko urrian egindakoarena) 2022ko martxoaren 1ean hasi eta 2023ko otsailaren 28an bukatzen den ekitaldiko zerga-oinarria da (autolikidazio hori 2023ko irailean aurkeztu zen).
    Ordainketa zatikatu hori 2023-2024ko autolikidazioan hartuko da kontuan eta autolikidazio hori 2024ko irailean aurkeztuko da.

Aurreko zergaldiaren iraupena urtebete baino gutxiagokoa bada, zerga-oinarria urtebetera igoko da.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli