www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007385
Nola bete behar duzu “fakturaren seriea/zenbakia eremua?
 
IBES-ren (informazioaren berehalako hornikuntza) "ID Faktura" eremua betetzearen ondoreetarako Fakturaren seriea/zenbakia esleitzeko gomendioa honako hau da:
- Gomendatzen den karaktere-jokoa: 0123456789ABCDEFEGHJKLMNPQRSTUVXYZ.
- Letra xeheak ez erabiltzea gomendatzen da.
- Espazio zuria: horrelakorik erabiltzen bada bakarrik erabiliko da karaktere bat; ez da inoiz bat baino gehiago erabiliko.
- Karaktere bereziak: tarteko gidoia "-", azpimarra"_", barra inklinatu arrunta "/", puntua"."
- Fakturaren identifikazioan Seriea sartzen bada, lehen tokian jartzea gomendatzen da eta, horren ostean, fakturaren zenbakia tartean espazio zuria utzita.
- ID faktura eremua ez da hasi behar espazio zuri batekin (beraz, testuak ezkerrera doituta egon behar du).
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli