saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007348

2015ean etxebizitza saldu eta ondare-irabazia izan zuen. 2014an beste bat eraikitzen hasi zen kooperatiba-erregimenean. Hauxe zen ordainketa-egutegia: 1. ordainketa 2014/12an, 2. ordainketa 2015/09an, 3. ordainketa 2016/03an, 4. ordainketa 2016/11n eta 5. ordainketa 2017/03an. Jakin nahi du ea salbuespenik egin dezakeen ohiko etxebizizaten berrinbertitzeagatik eta ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaririk aplika diezaiokeen promotoreari ordaindutako zenbatekoari, ohiko etxebitza berria erosteko eskritura sinatu aurretik ordaindu dituenak.

Aurreko ohiko etxebizitza 2015eko uztailean saldu zuenez, bakarrik erabiliko du berrinbertsioagatiko salbuespena etxebizitzaren promotoreari emandako kopuruetan aurreko bi urteetan (2013ko uztaileko egun berdinetik) eta ondorengo bi urteetan (2017ko uztaileko egun berdinera arte), betiere promotoreari emandako kopuruak eskuratzearen parekoak izateko baldintzak betez gero. Gainera, ohiko etxebizitza berria eraikitzeko lanek 2018an bukatu behar dute, hilabete horretan amaitzen baita 4 urteko epea (horrela, etxebizitzaren promotoreari emandako kopuruak eskuratzearen parekoak izango dira) kontura egindako lehen ordainketa egin zenetik. Beste alde batetik, kontsultagileak ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria aplikatu ahal izango die higiezin berriaren promotoreari kontura emandako kopuruen zenbatekoari, kreditu fiskaleko saldoak positiboa izaten jarraitzen badu, aurreko ohiko etxebizitza eskuratzeagatik kenkaria izan zuten zenbatekoetan eta berrinbertsioagatiko salbuespena aplikatu zaion irabaziaren % 18an kreditu hori murriztu eta gero.

Loturak

2017/11/07ko kontsulta

Itzuli