www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007347

Sozietate anonimo holding batek desegitea eta likdatzea erabaki du 2016ko apirilean. Hasieran, akziodunei kopuru bat eman zaie, azkenean dagokien likidazio-kuotaren kontura. Jakin nahi du zein den pertsona fisiko diren akziodunei emandako kopuaren zergapetzea PFEZn, eta baldintza berean aurkezten duen bigarren kopuru baten zergapetzea.


  

Zuzendaritza Orokor honen ustez, bazkide bakoitzari azkenean dagokion likidazio-kuota kontura emate hutsa izango da aipatutako ordainketa; bazkideek ondare-irabazi edo -galera gisa tributatuko dute likidazio-prozesua amaitzen denean. Kontsultagilearen likidatzaileak bazkideei bigarren kopuru bat ematen dienean, berdin tributatuko du, salbu eta, inguruabarrak ikusita, bestelako tratamendurik izan behar badu.

Loturak

2017/01/19ko kontsulta

Itzuli