Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007346
Agertutakoa salbuetsita dago ordainketa zatikatuak egitetik ordainketa zatikatu horiei dagokien ekitaldiaren aurreko azkenaurreko urtean, gutxienez, sarreren % 70ek atxikipenik edo konturako sarrerarik izan badute. Jarduera hasi zen ekitaldian eta hurrengoan, atxikipenik edo konturako sarrerarik izan duten sarreren portzentajea izango da aipatu ordainketa zatikatua izan den ekitaldian eskuratutakoa.