saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007345

Sozietate kontsultagileak langile bi ditu lan-kontratuarekin. Aparte, langile horiek haien kontura beste jarduera profesional bat egiten dute. Agertutakoak meklataritzako kontratuak egin nahi dizkie langileei, eta horrela zerbitzu profesionalak egingo dizkiote langile horiek sozietateari. Jakin nahi du ea bereizi behar dituen alde batetik, lan-kontratuaren bidez langileei ordaindutakoak, eta beste aldetik, merkataritzako kontratuaren bidez ordaindutakoak, atxikipenak egin ahal izateko.

Langileen zerbitzu profesionalak direla eta, haien kontura edo enpresatik kanpo, agintzen badituzte produkzio-bitartekoak, eskuratutako sarrerak jarduera ekonomikoen etekinak izango dira, lan-harremanagatik dagozkienak ez bezalakoak (horiek lan etekinak dira). Horrela, entitate kontsultagileak PFEZren kontura sartu eta egin beharreko atxikipenak kalifikazioak zehaztuko ditu, lan etekinak izan edo jarduera ekonomikoen etekinak izan, eta langileei ordaindutako ordainsariei egotziko zaizkie.

Loturak

2017/12/04ko kontsulta

Itzuli