saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007343

2014an 4 langilek enpresari demanda jarri zioten, ordainsariak zirela eta. Irabazi egin zuten . Ordainketa egin zenean, konpainiak ez zuen inongo konturako atxikipenik egin. Orain, enpresak atxikipen eta kuota horiek erreklamatu dizkie epaitegian langileei. Zergadunek atxikipen eta kuota horiek autolikidazioetan likidatu zituzten, ez zituzten zenbateko horiek deskontatu jaso zuten errenta gordinetik. Jakin nahi du ea enpresak kontzeptu horien erreklamazioa egin dezakeen.

AGren sententziaren arabera, atxikipena izan duenak atxikipenik kontsignatu gabe jasotako zenbatekoak aitortzen baditu, jasan ez dituenez, Zerga Administrazioak ezin dizkio erreklamatu atxikitzaileari egin ez diren atxikipenak, izan ere, atxikipena izan duenak erregularizatu baititu, eta ordaintzaileari eskatzea bidegabeko aberastea izan daiteke Adminsitrazioarentzat. Kasu horietan, behin atxikipena izan duenaren egoera erregularizatuta, Administrazioak atxikitzaileari erreklamatu ahal dion bakarra da zigorren eta berandutze interesen zenbatekoa, dagozkion atxikipenak sartu behar zituen datatik hasita. Gizarte Segurantzari egindako kotizazioei dagokienez, Zuzendaritza honek ez du eskumenik esateko zuzenak diren ala ez.

Loturak

2017/12/22ko kontsulta

Itzuli