saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007341

2015etik langabezian dagoen pertsona bat BGAE batzuetako bazkidea da. Horietatik hauxe kobratu nahi du: 2016an borondatezko bajagatik, 2017an iraupen luzeko langabeziagatik, eta geroago, erretiroagatik. Jakin nahi du ea jasotzen dituen zenbatekoen % 60 integratzea, erretiro-kontigentzia, erretiro aurreratuarekin gertatzen den, eta ea murriztu dezakeen bazkidea den BGAEei egindako ekarpenen zenbatekoa, kobraketarik jasoz gero.

Kontsultagileak lehen prestazioa kobratu zuenean, gauzatuta zegoen iraupee luzeko langabeziaren kontigentzia eta, gainera, borondatezko baja eskatzeko eskubidea zuen. Prestazio hori borondatezko bajagatik jaso duela ulertu behar dugu, kapital gisa kobratu zuelako, enplegua sustatzeko inolako helbururik ez zuela. Horrela bada, iraupen luzeko langabezia-kontingentziagatik eta erretiro-kontigentziagatik kobratutakoari dagokionez, kontsultagileak berriz ere aplika dezake %60ko integrazio-portzentajea, kapital gisa eskuratzen badu eta 2016an kobratzera eraman zuen arrazoia beste bat bada, eta gainera, gainerako baldintzak betetzen badira. Adierazi diren kontigentziengatik egindako murrizketak kontuan hartu gabe, zergadunak zerga-oinarri orokorretik murriztu ahal izango ditu emazteak bazkidea den BGAEri egindako ekarpenak, emaztea erretiro egoerara igaro den ekitaldira arte ezarritako baldintza eta mugekin.

Loturak

2017/06/09ko kontsulta

Itzuli