Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007340
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2024/12/31
Emaztearen ekarpenegatik murrizketa aplikatzen jarrai dezake agertutakoak, horretarako baldintzak betez gero eta emaztea erretiro egoerara igaroko den hurrengo zergaldira arte. Bigarren galderari dagokionez, ea emazteak BGAEtik kobratu ahal duen, kontuan hartuta BGAE horrek hamar urtetik beherako antzinatasuna duela, gai hori ez da zerga kontua, beraz, Ogasuneko Zuzendaritza Orokorrak ezin du iritzirik eman. Emazteak badu BGAEko eskubide ekonomikoen erreskate partziala egiteko eskubidea, baina kontsultagileak jarrai dezake murrizketa egiten emazteak BGAEri egindako ekarpenegatik, betiere, lehen esan bezala, emaztea erretiro egoeran ez badago.