saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007339

Kooperatiba bateko bazkidea erretiro aurreraturako pizgarri-programa bateko kide egin zen. Horren bidez, enpleguko BGAE batean sartu zen, eta bertan ekarpenak egiteko konpromisoa hartu zuen kooperatibak, langileak erretiro aurreratua hartzeko adina izan arte (65 urte). Hitzartu zen langileak baja hartzen bazuen kooperatiban 61 urte bete baino lehen, enpresak egindako ekarpenen zenbatekoa itzuli behar ziola langileak kooperatibari. Eta hori gertatu zen. Horregatik, haren eskubidea den erretiroagatiko prestazioa 2016an jasotzen duenean kooperatibari ordaindu beharko dio. Jakin nahi du zein den gai edo kontu hauen tributazioa.

Agertutakoak BGAEtik jasotzen duen zenbatekoa lan etekina izango da, zerga-oinarri orokorrean integratu beharrekoa. Kooperatibari ordaindu behar dion kalte-ordaina, ordea, ondare-galera da, zerga-oinarrian integratu beharrekoa. Dena dela, kontsultagileak ezingo ditu besterik gabe konpentsatu bi kopuruak, zerga-oinarri orokorreko errentak integratu eta konpentsatzeko arauak errespetatu behar ditu.

Loturak

2017/05/19ko kontsulta

Itzuli