saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007338

Kontsultagilea eta emaztea mendeko finantza-ekarpenen titularrak dira, hartzekodunen konkurtsoan dagoen kooperatiba batek jaulki dituenak. Gainera, kontsultagilea BGAE bateko bazkidea da, eta hortik erretiroagatiko prestazioa kobratu nahi du, kapital eran. Konpentsa dezake finantza-ekarpenetatik eratorritako ondare-galera erretiroagatiko prestaziotik eratorritako errentarekin?

Konkurtso-kredituak direnez, zergadunek aukera dute kreditu horretatik eratorritako galera bi modutara aintzat hartzeko: oinarri orokorraren ondare-galera gisa, edo kapital higigarriaren etekin negatibo gisa. Galera egotziko da inbertsio osoa edo zati bat juridikoki berreskuratzea ezinezkoa dela egiaztatzen den zergaldian, entitatea likidatu delako, edo zor baten gaineko kita-akordiotik. Kontsultagileak BGAEtik kobratzen badu konkurtso-kreditua ordaindu ez izanaren ondoriozko ondare-galera izan den ekitaldi berean (ulertzen dugu zergadunaren aukera dela), BGAEtik eskuratzen duen lan etekin garbiarekin konpentsatu ahal izango du. Zenbatekoak, gehienez, ezin du gainditu aipatu lan etekin garbiaren % 10. Soberakina hurrengo lau ekitaldietan aplikatu ahal izango da.

Loturak

2017/10/04ko kontsulta

Itzuli