saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007337

Kooperatiba batek atzerrian egiten du jarduera. Zerbitzuak ematen dizkie bai bezero ez-egoiliarrei bai hirugarren ez-egoiliarren instalazioetan hainbat lan egiteko bera kontratatzen duten bezero egoiliarrei. Horretarako, langileak eramaten ditu, inoren konturakoak edo kooperatibako bazkide langileak, eta horietako batzuk artezkaritza kontseiluko kide dira. Jakin nahi du ea PFEZtik salbuetsita dauden langileek jasotako ordainsariak eta etekin horiei atxikipenik egin behar dien.

Kontuan hartuta entitateak ematen dituen zerbitzuen azken jasotzaileak pertsona edo entitate ez-egoliarrak direla (eta horiei fakturatzen diete horiekin kontratatzen duten entitate egoiliarrek agertutakoa azpikontratatua izanez gero), salbuespena aplikatu ahal zaie ordainsari horiei. Gainera, aipatu salbuespena har dezakete bai lan-kontratua duten langileek bai bazkideek, kontuan hartu gabe artezkaritza kontseiluko kide diren ala ez; izan ere, aukeztutako datuak aztertuta, ez da ikusten inork entitatea kontrolatu ahal duenik. Kooperatiba kontsultagileak ez die atxikipena egin behar langileei ordaindutako etekinei, salbuetsita baitaude.

Loturak

2017/05/06ko kontsulta

Itzuli