saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007335

Kontsultagilea gidoilaria da, Hendaian bizi da. 2016ko ekain eta uztailean, eta urritik abendura bitartean, inoren konturako zerbitzuak egin zituen Bizkaiko enpresa batentzat. Egunero Frantziako bizilekura itzultzen zen lanaldia bukatutakoan. Mugaz gaindiko langile egoera onartzea nahi du, lan egiten duen enpresek konturako atxikipenik egin ez diezaioten EEEZn (Ez-Egoiliarren Errenta Zerga).

Kontsultagilearen zerbitzuak jasotzen dituen entitateak mugaz gaindiko langilea dela aitortu eta egindako atxikipenak itzuliko dizkio agertutakoa Frantzian bizi bada zerga-ondoreetarako eta eguneroko ohiko bizilekura itzultzen bada lanaldia bukatutakoan, entitate ordaintzailearekin lan-harremana badu eta etekinak hitzarmeneko 16. (kontseilariak), 17. (artistak eta kirolariak), 18. (pentsioak), 19. (ordainsari publikoak) eta 20. (irakasleak eta ikertzaileak) artikuluetan jasota ez dauden etekinak badira eta mugaz gaindiko langilea dela egiaztatzen badu Frantziako agintariek horretarako egindako agiria aurkeztuta.

Loturak

2017/06/09ko kontsulta

Itzuli