saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007332

Bartzelonan helbidea duen aseguratzaile batek epe luzerako banakako aseguruak (ELBA) merkaturatzen ditu, eta berezoak ditu lurralde erkidean nahiz Bizkaian. Lurralde erkidean bizi diren bezero batzuk aseguru horiei dagokien prestazioa jaso eta Bizkaira joan dira bizitzera. PFEZ 13/2013 Arauak, 2016tik aurrera ondoreak dituena, berariazko zerga-araubidea ezarri du horrelako produktuetarako. Lurralde erkidean aseguru horiek araubide hori zuten 2015etik. Jakin nahi du ea ELBA 2016 baino lehen harpidetu zuten PFEZFren 9.32 artikuluan araututako salbuespena aplika dezaketen bezeroek, Bizkaian bizi badira prestazioa jasotzen duten epealdian, eta baiezkoa bada: 1) eskuratutako etekinaren zein zatik izango duen salbuespena, osoak, ala 2016ko urtarrilaren 1etik ordaindutako primei egotzi beharreko zatiak; eta 2) zein irekitze-data hartu behar den kontuan, bost urteko epea zenbatzeko, 2016ko urtarrilaren 1a ala lehen prima ordaindu zen data.

ELBAtik datozen kapital higigarrien etekin positiboak salbuetsita daude, betiere zergadunek horien kapitala erabiltzen ez badute, gutxienez, bost urteko epean, irekitzen denetik zenbatzen hasita. Ulertu behar dugu Bizkaiko zergadunek 2016/1/1 baino lehen harpidetutako ELBA, lurralde erkideko legeriak ezarritakoari jarraituz, baliagarriak direla eskatutako baldintzak betez gero. Dena dela, horrelako kasuetan, salbuespena bakar-bakarrik aplikatuko zaie 2016/1/1tik aurrera ordaindutako primei egotz dakizkiekeen etekinei. Gainera, gutxieneko iraunkortasun-epea zenbatzeko, 2016/1/1 data izango da plan horien irekitze-data. ELBA ireki zutenean bizilekua lurralde erkidean 2015ean zuten zergadunek, ordea, plan horietatik jaso ditzaketen etekinei salbuespena aplika diezaiekete. Horien irekitze-data izango da lehen prima ordaindu zen data, kontuan hartu gabe etekin horiek jaso momentuan Bizkaian bizi daitezkeela.

Loturak

Itzuli