saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007331

Kontsultagileak, kooperatiba bateko bazkide langilea dena, lan-stripua izan du eta epaitegian aurkaratzea jarri ostean, Gizarte Segurantzak ezintasun iraunkor absolutua onartu dio. Istripu-aseguru kolektiboaren prestazioa kobratzeko eskatzen du, kooperatibak harpidetu zuena. Erabaki zen 100.000 euroko kalte-ordaina ordaintzea, eta 19.000 euroko atxikipena egin zitzaion. Haren kezka da ea atxikipena ondo aplikatua dagoen. Jakin nahi du ea aseguru kolkektibotik jasotako kalte-ordaina PFEZtik salbuetsita dagoen.

Zergadunari onartutako kalteak istripu baten ondoriozkoak direnez, entitateak kontratatutako istripu-aseguru kolektiboa kobratzetik datorren errentak badu salbuespena, PFEZFAren 9. artikuluak arautua. 200.000 eurokoa da, gehienez, ezintasun iraunkor absolutuagatik dagoen salbuespena. Prestazio horrek ez du PFEZren konturako atxikipenik.

Loturak

2017/09/15eko kontsulta

Itzuli