saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007330

Kontsultagilea pertsona fisikoa da, inoren kontura kontratatua. Lan hauek egiten ditu: 1) aholkularitza ematen die atzerrian dauden taldeko beste konpainia batzuei; 2) arreta ematen die bezeroen kontsultei, landa-bisitak egiten ditu (zentraletan, azpiestazioetan, bulegoetan, e.a.), eta haien beharrak eta egin beharreko lanak biltzen ditu; 3) transformadoreak ikuskatzen ditu, horien egoeraren aurrebaluazioa egiten du, eta lanen proposamen tekniko-komertzialak egiteko behar den informazioa biltzen du; 4) lanak zein egoeratan egiten diren ikuskatzen du; 5) eskualdeko zentroak dituen zerbitzuak, baliabideak eta gaitasunak aurkezten ditu, eta doikuntza egiten du bezeroen beharrekin birgaitze proposamenak egiteko, osagaiak ordezkatzeko. e.a.; 6) bilera teknikoak egiten ditu lanen norainokoa doitzeko eta kontratuen baldintzak eta adierazpenak negoziatzeko; 7) kontratuak ixten ditu, proiektuen jarraipena egiten du, bermeak, abalak, ordainketak aseguratzen ditu, e.a.; 8) proiektuak noraino gauzatu diren aztertzeko bilerak egiten ditu, lanek aurrera egiten duten, gerta daitezkeen gorabeherak. Jakin nahi du ea erabil dezakeen salbuespenik atzerrian egindako lanen truke jasotako lan-etekinengatik.

Zenbait eginkizunek ez dute justifikatzen salbuespena egin ahal izatea; hala nola: sozietate egoiliarrak atzerrian erosi edo hornitzea ondasun edo zerbitzuak, akordio berriak egiteko merkataritza-lanak egitea, edo kobraketak kudeatzea. Nahiz eta atzerrian egiten diren, entitatearen beraren onurararako egiten baitira. Badute salbuespena, ordea, atzerrian dauden taldeko beste konpainia batzuei aholkularitza lanak emateak, baita entitatearen zerbitzuak atzerrian merkaturatzen laguntzeak ere.

Loturak

2017/10/04ko kontsulta

Itzuli