saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007324

Kontsultagilea EEE (enplegu-erregulazioko espedientea) egoeran dago 2013tik, eta BGAEtik nahiz Pentsio-Planetatik kobratu nahi du 2016an, iraupen luzeko langabeziagatik. Gainera, enpleguko pentsio-planetik kobratu nahi du erretiroa hartzeko adina duenean edo lehenago, erretiroaren aurrerakin gisa, lan-merkatuan berriz sartzen ez bada. Jakin nahi du zein tratamendu emango zaien PFEZn eskuratu nahi dituen bi kopuru horiei.

Pentsio-planeko eta BGAEko zehaztapenek jasota badute erretiroagatiko prestazioa aurreratzeko aukera dagoela EEE baten ondoriozko langabezi egoeretan, ulertu behar da entitate horretatik jasotzen duen kopurua erretiro-kontingentziagatik dela; beraz, % 60an integratzen badu, ezingo du integrazio-portzentaje hori arrazoi beragatik berriz aplikatu hurrengo ekitaldi batean.

Alderantziz:

  1. Pentsio-planerako, ulertu behar da eskuratzen dituen kopuruak iraupen luzeko langabeziagatik direla, betiere zehaztapenek hala baimentzen badute.
  2. BGAErako, ordea, ulertu behar da erreskate-eskubidea erabiltzeagatik dela kobraketa, izan ere, iraupen luzeko langabeziagatiko prestazioa ezin da kapital gisa kobratu, enplegua sustatzeko ez bada.

Hurrengo ekitaldietan kobratu nahi dituen kopuruei dagokienez, pentsio-planetik edo BGAEtik jasotakoak erretiro-kontigentziagatik izan direla ulertzen bada, eta % 60ko integrazio-portzentajea aplikatzen badie kontsultagileak, ezingo du berriz ere % 60an integratu hurrengo ekitaldi batean kontingentzia beragatik jasoko duen zenbatekoa.

Loturak

2017/05/19ko kontsulta

Itzuli