saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007321

Udalak antolatutako lehieketetako epaimahaikideek kopuruak jaso dituzte, bereizita: zati bat finkoa eta beste batzuk aldagarriak, desplazamendu eta mantenu gisa. Batzuetan, epaimahaikideak profesional autonomoak dira. Jakin nahi du zenbateko horiek salbuetsita dauden eta, ezezkoa bada, zein den aplika daitezkeen atxikipenen izaera eta kide horiek fakturarik egin behar duten zenbatekoen kobraketa dokumentatzeko.

Aipatu salbuespena bakar-bakarrik aplikatuko zaie maiatzaren 22ko 5/1995 Lege Organikoak aipatzen dituen epaimahaikideek jasotako zenbatekoei, eta ez du balio kultur lehiaketei lotutako epaimahaikideentzat.

Gainera, dieta gisa jasotako kopuru aldagarriei dagokienez, badirudi oroharreko prezioan ordaindu direla eta ez dute ordaintzen zergadunek aldez aurretik jasandako gastu jakin eta justifikaturik; beraz, hemen ere ez zaie salbuespenik aplikatuko. Epaimahaikideek ez badute egiten lehiaketei lotutako jarduera ekonomikorik, jasotako zenbatekoak lan etekinak izango dira, zergapekoak eta salbuespenik gabeak (eta, beraz, atxikipen-sistemaren mendean egongo dira).

Beste kasu batean, jasotako kopuruak jarduera ekonomikoen etekinak izango dira lehiaketei lotutako jarduera profesionalak egiten dituzten zergadunentzat (eta, beraz, atxikipen-sistemaren mendean egongo dira).

Azken puntuari dagokinez, epaimahaikideek faktura egin behar dute ematen dituzten zerbitzuak dokumentatzeko, betiere beren jarduera ekonomikoen barruan ari diren enpresaburu edo profesionalak badira. Beren jarduera ekonomikotik kanpo ari diren epaimahaikideak, ordea, ez dira obligaziodun.

Loturak

2017/07/28ko kontsulta

Itzuli