saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007320

Kontsultagileak erretiro partziala hartu du txanda-kontratu bidez eta jarraitzen du GSn kotizatzen. BGAEei eta enpleguko Pentsio-Planei ekarpenak egiten jarraitu nahi du behin betiko erretiroa hartu arte. % 60an integra ditzake BGAEetatik borondatezko bajengatik jasotzen dituenak behin betiko erretiroa hartu baino lehenago, pentsio-plan horren integrazio-portzentaje hori berriz ere aplikatzeko moduan erretiro osoa hartzen duenean?

Ulertu behar da erretiro aurreratua hartzen duen momentuan burututa dagoela erretiro-kontingentzia, beraz, % 60ko integrazio-portzentajea aplikatuz gero BGAEetatik jasotako zenbatekoei, ezingo die berriz aplikatu ondorengo ekitaldi batean jasoko dituen kopuruei, partaide den pentsio-planen erretiro-kontingentzia gertatu delako. Kontsultagileak (erretiro partzialean dagoena) erretiro osoaren kontingentziaren estaldurarako BGAEei egindako ekarpenak PFEZren zerga-oinarritik murrizten jarraitu ahal izango du, erretiro osoa hartuko duen ekitaldira arte, zerga hori arautzen duen araudian horretarako ezarritako baldinta eta mugekin.

Loturak

2017/10/04ko kontsulta

Itzuli