saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007317

Kontsultagileak kalte-ordaina jaso du bidegabeko kaleratzeagatik, eta dagokion salbuespena hartu du, baina sozietatearen beharrak direla eta, aldi baterako kontratatu dezakete berriro. Etorkizunean gerta daitezkeen aldi baterako kontratazioek eragiten diete egindako salbuespenari?

Oro har, kaleratutako langilea hurrengo hiru urteetan berriz ere kontratatuz gero (bai enpresa berak bai lotuta dagoen beste batek eta aldeek sinatutako kontratu berriaren izaera kontuan hartu gabe) ulertuko dugu ez dagoela benetako desbinkulaziorik langilearen eta enpresaburuaren artean, eta, beraz, galdu egiten da aipatu salbuespenerako eskubidea.

Dena dela, zergadunak edozein bide erabiliz egiaztatuz gero benetako desbinkulazioa egon dela eta ez duela zerikusirik geroago emango dituen zerbitzuekin, salbuespenerako eskubidea ez galtzeko aukera du. Zergak kudeatu eta/edo ikuskatzeko organo eskudunek balioetsiko dituzte agertutakoek aurkeztutako frogak.

Loturak

2017/10/04ko kontsulta

Itzuli