saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007315

Fundazio bateko goi zuzendaria kargutik kendu dute. Hori dela eta, jaso gabe zituen soldatak eta kalte-ordainak jaso ditu, atzera egiteagatiko kargu-uzteagatik eta enplegu-emaileak aldez aurretik jakinarazteko legezko epea ez betetzeagatik. Nolako tributazioa dute jasotako kalte-ordainek?

Kaleratzeagatik edo kargu-uzteagatik goi zuzendariek jasotako kalte-ordainak ez daude salbuetsita, ez baitago legez ezarritako gutxieneko zenbatekorik kausa horretarako. Dena dela, ulertu behar da kalte-ordaina sortzeko epealdia dela langileak karguan jarduteko erabilitako urte kopuruaren bestekoa, % 60 edo % 50eko integrazio-portzentajeak aplikatzeko. Beste alde batetik, aldez aurretik jakinarazteko obligazioa ez betetzeagatik dagoen kalte-ordaina ere ez dago salbuetsita, ez baitu betetzen lan-eskubidearen muinak berezkoa duen inolako funtziorik, alderantziz, eskubide pribatuaren berme propioa duen funtzioa du. Kalte-ordain honi ez zaio % 60 edo % 50eko integrazio-portzentajerik aplikatuko, hiru eta sei hilabete arteko epealdiari dagokiolako.

Loturak

2017/10/25eko kontsulta

Itzuli