Hemen zaude:
Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007310
2014tik erretiro partzialean dagoenez, ulertu behar da erretiro-kontingentzia burututa duela, beraz, bazkide den BGAEetatik jaso nahi dituen zenbatekoak kontingentzia hori gertatu delako eskuratuko dira. Horrenbestez, % 60ko integrazio-portzentajea ezingo die berriz aplikatu ondorengo ekitaldiren batean erretiroagatik jaso ditzakeen kopuruei. Kontsultagileak (erretiro partzialean dagoena) murrizten jarraituko ahal izango ditu PFEZren zerga-oinarrian BGAEei egindako ekarpenak, erretiro osoaren kontigentziaren estaldurarako, erretiro osoa hartuko duen ekitaldira arte, zerga hori arautzen duen araudian horretarako ezarritako baldintza eta mugekin.