saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007309

Kooperatiba bateko bazkide langilea talde bereko beste kooperatiba batean birkokatu dute. Jatorri-kooperatibak ordaintzen dio nomina eta birkokatuta dagoen egoitzara joateko desplazamenduagatik konpentsazioa ematen dio (kilometrajea eta lekualdatzeagatiko konpentsazioa). Zenbateko horiei atxikipena egiten die. Jakin nahi du ea gastu horiek PFEZtik salbuetsita dauden ala ez.

Ulertu behar dugu kontsultagileak Arabako kooperatiban egiten dituela ohiko zerbitzuak, bertan baitago 2010eko abendutik. Ondorioz, Gasteizera joateagatik dituen gastuak ez dira lantokitik kanpoko desplazamendurako, baizik eta etxetik dagokion lantokira joateko. Horregatik, bederatzi hilabetetik gorako desplazamendua eta egonaldia egon denez, jarraian gainera, gastuak ez daude kargetatik salbuetsita.

Loturak

2017/11/22ko kontsulta

Itzuli