saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007306

Kontsultagilearen enpresak sinatutako bizitza-aseguru kolektiboetako bat, eta hortik eskuratzen du pertsona horrek erretiro-prestazioa, 2003/01/01 baino lehen kontratatu zen, eta prima guztiak 2003/04/11 baino lehen ordaindu ziren (langileak zergapetu gabe). 300.000 euroko muga aplikatuko zaio, 1372003 PFEZAren hamaikagarren xedapen iragankorrari jarraituz?

2003ko urtarrila baino lehen integrazio-portzentaje berak aplikatzen zitzaizkion enpresaburuek sinatutako bizitza-aseguru kolektiboko kontratuen ondoriozko erretiro-prestazio guztiei, langileekin hitzartutako pentsioekiko konpromisoak antolatzeko, langileei dagozkien primak haiei zergapetzen zitzaizkien ala ez kontuan hartu gabe. PFEZFAren hamaikagarren xedapen iragankorrak bakarrik eragiten die jasotako prestazioari aplikatu ahal zaizkion integrazio-portzentajeei, eta ez urtean 300.000 euroko mugari. Bestalde, hogeigarren xedapen iragankorrak bai arautzen duela 300.000 euroko mugari dagokion erregimen irangankorra, eta ez du aurreikusten adierazitako aseguruei arau berezirik aplikatu behar zaienik.

Loturak

2017/11/22ko kontsulta

Itzuli