Hemen zaude:
Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007304
Lehen jasotzea kobratu zuenean, 2014an, erretiroa hartuta bazegoen, ezin da ondorioztatu borondatezko baja izan zenik entitatean, erretiro-kontingentziagatik izan zela ulertu behar dugu. Horrelakoetan, ezingo du berriz aplikatu % 60ko integrazio-portzentajea 2017an kontingentzia beragatik (erretiroa) eskuratutako kopuruetan. Baina lehen kobraketa (2014an) erretiro-kontingentzia burutu aurretik izan bazuen, ulertu daiteke kontigentzia hori ez den beste baten ondoriozkoa dela, beraz, % 60ko integrazio-portzentajea aplika dezake, gehienez, 300.000 euroraino urtean bi jasotze horietan, horretarako eskatutako baldintzak betez gero. Ezingo du integrazio-portzentajea berriz aplikatu ondorengo ekitaldi batean erretiro-kontingentzia beragatik eskuratutako kopuruetan.