saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900007303

Bizitza-aseguruen enpresa batek jakin nahi du zein den langileentzako eta enplegu-emailearentzako tratamendua PFEZn, honako kasu hauetan: 1) enplegu-emaileak osasun-laguntza emateko aseguru kolektiboa kontratatu du, eta haren kontura da polizaren kostu osoa; 2) enplegu-emaileak osasun-laguntza emateko aseguru kolektiboa kontratatu du, eta primaren kostu osoa edo zati bat langileen nominatik deskontatzen die.

Langileei dagokienez:

  1. Enplegu-emaileak langileen osasun-laguntza emateko aseguruen primak ordaintzen baditu, lan-kontratuan aurretik haiekin hartutako konpromisoa betez, langileek gauzazko ordainsaria izango dute arrazoi horrengatik, hain zuzen ere, ordaintzailearentzako kostuaren bestekoa, PFEZri eta haren atxikipen-sistemari lotuta.
  2. Enplegu-emaileak ez badu aldez aurreko konpromisorik eta primak ordaintzen ez baditu, nominatik deskontatzen badie, langileek ez dute gauzazko ordainsaririk izango arrazoi horrengatik, baina diruzko ordainsaritik ere ezingo dute deskontatu nominatik atxikitako zenbatekoa.

Enplegu-emaileari dagokionez, inoren konturako langileen (eta familiakoen) osasun-laguntza emateko aseguruen primen kenkaria egin ahal izango du, pertsonal-gastuak kontzeptu gisa , betiere kontabilitatean, justifikatuta eta sarrerekin korrelazioan badaude. Berdin aplikatuko da diruzko ordainketak direnean eta ez gauzazkoak. Dena dela, ez dira kengarriak enpresaburuaren edo familiakoen primak, sarrerekin korrelazioan ez dagoen pertsonal-gastua baita.

Loturak

2017/11/22ko kontsulta

Itzuli